Mostrando entradas con la etiqueta Blogen aplikazio didaktikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Blogen aplikazio didaktikoa. Mostrar todas las entradas

sábado, 2 de julio de 2011

Blogen erabilera didaktikoa I

Blog (Weblog) bat, edozein gairi buruzko artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Era berean, artikulu hauek beste pertsona batzuk idatziriko erantzunak jaso ditzakete.

Blogak gauza askotarako erabili daitezke, informazio edo salaketa tresna gisa edo besteei jakinarazi nahi zaien zerbait adierazteko.

Artikulu bakoitzean beste pertsona batzuen erantzunak jasotzeko aukera baldin badago, eta pertsona hauek ere beraien Blogak badituzte, posible da gai jakin bati buruzko Blogen sare birtualak sortzea.
Aitzitik esan bezala blogak gauza askotariko erabili daitezke eta erabilera horietako bat didaktikoa izan daiteke. Ikasleek Blogak honako hauetarako erabili ditzakete:
  • Norberako e-koaderno bezala. Koadernoan honakoak sartuko lituzkelarik: bere ekoizpena, portfolio digitalak edo ikas-egunerako giza erabili lezakeen,
  • proiektuak aurkeztu,
  • ikasleek beraien arteko lanak partekatu,
  • egunerokoak egin,
  • gizarteko albisteen inguruan artikuluak eta hausnarketak plazaratu,
  • …..
Irakasleek ere erabilera anitz eman diezazkiote Blogei:
  • Ikasleentzako jarduerak planteatu,
  • Hezkuntzari buruzko hausnarketak, iritziak edo berriak elkartrukatu,
  • Ariketak zintzilikatu,
  • Internet helbideak eskaini,
  • Baliabide multimedien biltoki,
  • WebQuestak edo lan proiektuak planteatu,
  • Jardueren azalpenak argitaratu,
  • Unitate didaktikoko ideia nagusiekin mapa kontzeptuala diseinatu,
  • Lan desberdinen pausoak zehaztu,
  •  …………….
Azkenik, Ikastetxeek ere honakoetako erabili ditzakete Blogak:
  • Ikastetxeko Web-orria,
  • Arlo edo departamenduko Web-orria,
  • Ikastetxeko aldizkari edo irrati elektronikoa,
  • Prestakuntza ikastaroa,
  •  ……………. 
Arrazoi hauengatik, bloga tresna teknologiko erabilgarria dela deritzot, izan ere, ikasle eta irakasleen arteko harremana sendotu eta komunikazioa errazten du. Gainera, interneteko lotura izanez gero, edozein lekutatik jarraitu ditzake ikasleak irakasleak agindutako betebehar eta zereginak eta berdin egin dezake ere irakasleak bere ikasleek egindako lanekin. Teknologia berrien presentzia ukaezina da gaur egungo gizartean, eta beharrezko da era honetako teknologiaren erabilera sustatzea, eta bide batez, ikasleak hauekin trebatzea. Egungo haurrek mugikorrekin, konsolekin, ordenagailuekin... duten harreman estua kontutan hartuz, ikastetxeetan ere horrelako baliabideei ateak zabaldu beharko lirakete. 

Kontuan hartzeko aspektua da tresna hauen erabilera egokia zaintzea. Ez baita ahantzi behar ikasgeletan bloga erabiltzeak arriskuak ekar ditzazkela, horien artean, ikasketekin zerikusirik ez duten edukiak lantzea edo-eta irakaslearen oniritzirik gabe jardutea (jarduera zehatzak lantzean).

Iruzkin hau idazterakoan hainbat erreferentzi eduki ditut:

Blogen aplikazio didaktikoa


“JAKINTZA IKASTOLAKO ORDIZIA LEHEN HEZKUNTZA”

Web helbidea hauxe da: http://ordizia.blogsome.com/



Ordiziako Jakintza Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek egindako bloga da goiko linkan ikusgai duguna. Blog honetan beraien proiektuak, lanak, beraiek sortutako multimedia baliabideak, ikerketak… aurkezten eta erakusten dizkigute.

Irakasleen blogei dagokienez berriz hona hemen adibide batzuk:
“ZIBERESKOLA”

Web helbidea hauxe da: http://zibereskola.blogspot.com/



Blog honetan EAE Elkartean, hezkuntza mailan, IKTak duten egoerari buruzko iritziak ematen dituzte. 

“FQ-EXPERIMENTOS”

Web helbidea honako hauxe da: http://fq-experimentos.blogspot.com/


Materiale arruntekin ikasleek egin ditzaketen fisika eta kimikaren inguruko esperimentuak aurkezten dizkigun bloga da goiko linkan ikusgai duguna. Espertimentuak testu bidez azaltzen dira eta bideo bidezko demostrazioak ere ikusgai ditugu.

“LEIOAKO ZUHAITZAK”





Leioako San Bartolomé ikastetxeko seigarren mailako neska-mutilak egindako bloga da goiko linkan ikusgai duguna. Bere herrian aurki daitezkeen zuhaitzen inguruan egindako lan bat aurkezten digute.

“HOBERENAK”

Web helbidea hauxe da: http://gandasegi6c.blogspot.com/


Gandasegi 6C mailako ikasleak egindako bloga da goiko linkan ikusgai duguna. Blog honetan beraien proiektuak, eskolan gertatzen diren gauzak, bere arazoen berri... ematen dute.