sábado, 2 de julio de 2011

IKT aplikazioak irakaskuntzan

Zergatik irakatsi behar dugu ikt-ren erabilera haur hezkuntzan? 
Behar hau ondo ulertzeko begirada bota behar diogu bizi garen gizarteari, gizarte aldakor eta aberats honi (gizarte digitala, materialista, globalizatua, irudi- komunikazio eta informazioren gizarteari).Gure inguru hurbilena ikusita, zenbat etxeetan ez daude telefonoak, telebista, argazki makina digitala, bideo kamara, ordenagailua, DVDa….? Gero eta tresneria gehiago dago eta hauei esker informaturik gaude, komunikatzen eta harremanatzen gara, esperientziak konpartitzen ditugu . Gure haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, agian gu baino askoz arinago.
Egoera honen aurrean irakasleok erronka handia daukagu : gurekin dauden ikasleak gaitasun digitaletan trebatzea. Egia da eskola munduan tresneria sartu dela, baina erabiltzen da? Zertarako? nola? Gure ikasleei ondo trebatzeko zer egin behar dugun jakiteaz gain, zein nolako estrategiak erabiliko ditugun, zein baliabideak erabiliko ditugun eta nola egingo dugun ere argi eta garbi izan behar dugu.
Begirada atzera botako bagenu ikusiko genuke orain arte irakasleok izan garela erreferente nagusiak, gelako “jakintsuenak”, azalpenak, ezagutzak eta ikasketak jakinarazi dugunok, eta guzti hau lortzeko erabili ditugun euskarriak denok dakigunak izan diren, hots, testu liburuak,entziklopediak, testu idatziak,….eta nola ez, oso metodologia konduktista.
Ikasleak zeharo aspertzen dira ikastolan, guk planteatzen ditugun ekintzak egin behar dituzte, adi mantendu behar dira azalpenetan, ikasgaiak-hiztegia-kontzeptuak…. buruz ikasi behar dituzte, eta ez badute ondo egiten behin eta berriro errepikatu behar dute primeran atera arte. Nola ez dira aspertuko, ba? Lan egiteko era honetan haurren autonomia eta kreatibitatea murrizten dira
Baina, aldatzeko garaia heldu zaigu, ezin diogu bizkarra eman errealitateari. Informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu dira eta guk eskoletan kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diogu. Guzti hau egiteko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, erabiliko ditugun tresnak adinetara egokituak , azken finean protagonistak izan behar dira.
Gure lana ezinbestekoa da, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta ahal den neurrian sortu, era eraginkorrean lan egin, egoera esanguratsuak sortu, haien akatsak onartu , hau da, erreferente izaten jarraituko dugu baina rola ezberdina izango da. Gure lana gaitasunetan oinarritu behar dugu. Hemendik aurrera ikasleen ezagutzaren prozesuan gidariak izan behar gara.
Haur hezkuntzako haurrek, teknologia eta metodologia hau erabiliz, curriculuma-n agertzen diren trebeziak lortzen hasiko dira, tresna digitalak egoera esanguratsuan erabiltzen ikasiko dute, eta honekin batera alfabetatze digitala martxan jarriko da; dena dela helburu horiek ez dira beteko momentu egokiak aprobetxatzen ez baditugu eta aukera handiak PENTSATU, IDATZI, ADOSTU, BESTEEN AURREAN LANAK AURKEZTU, ELKARLANEAN ARITU, EZTABAIDATU, EKINTZETAN PARTE HARTU ETA JOLASTEKO ematen ez badizkiegu.

WEB 1.0- WEB 2.0 DESBERDINTASUNAK

WEB 1.0- WEB 2.0 DESBERDINTASUNAK

WEB 1.0 (1993- 2003)
WEB 2.0 (2003- gaur egunera)
Edukien ekoizle gutxi (programazio- hizkuntzak gutxi batzuek zekizkiten)

Edukiak edonork sor ditzake
Eduki horien kontsumitzaile asko
Erabiltzaileak edukien sortzaile bihurtu dira
Orrialde estatikoak

Orrialde malguak
Web guneen aktualizazioa gutxitan

Edukia erraz eta azkar aldatzeko guneak
Leku direkzionalak eta ez kolaboratiboak
Web kolaboratiboak

Diskurtso lineala (igorle- hartzailea)
Diskurtsoa horizontala da

Erabiltzailearen parte hartze txikia (formularioak, boletinak, harpidetzak)

Parte hartze handia, iritziak emateko aukera
Teknologia: HTML, gif, Javascript 1.0

Teknologia erabilerraza: JavaScript 2.0.XHTML, Google

Ingurugiro-heziketa hezkuntza sisteman

Hirurogei eta hirurogeita hamargarreneko hamarkadeaz gero, zenbait giza talde eta mugimendu kontzientziatuk bizi gareneko Planetari eusteko ezinbestekoa den politika-aldaketa aldarrikatu dute, hazkunde eta garapenaren mugen problematika azaleratuz. Ingurugiro-arazoak pertsona/ingurunea erlazioak birplanteiatzen ditu.

Hezkuntza Sistemak, nahiz eta zenbaitetan arlo akademikoei ekin eta eguneroko bizitzarekin zerikusia duten arazo eta planteamenduak ahaztu, errealitatearekiko lotura horren bila, eguneroko bizitza, inguru, pertsona eta gizartearekin harremanetan hasia da jadanik zenbait kasutan.

Horrekin, inguruaren balioa azpimarratzen da, bera ezagutu eta harremanak izango, gure ahalmen guztiak egokiago eta eraginkorrago gara ditzakegulako; ingurunea, “ustiatzen” dugun baliabide pedagogikoa dugu.

Baina erronka ez da eskolaren gauza bakarrik; gizarte osoarena baizik. Hezkuntza Sistemari egozten zaio belaunaldi berria sensibilizatzeko zeregina. Beronek, ostera, dituen hutsuneetariko bi azpimarratu nahi dut: batetik, politika honekin guk geuk, ingurunea egunero hondatzen dugunok, berdin jarraitzeko aitzakia dugu, orain kaltea areagotzen segitzen dugun artean, soluzioak aplikatzeko erantzukizuna gerorako utzi eta hurrengoen bizkar uzten dugularik. Bestetik, eta eskola gizartearen islada den neurrian, jokaera ziniko hutsa dugu; eskolari eskatzen dizkiogun balore eta jokaerak, inguruan, etxean, kalean, eskola-komunitatean, komunikabideetan, eta abar guztietan nagusi direnen kontrakoak baitira.
Gaur egun, Hezkuntza Erreformaren barruan, Ingurugiro Heziketaren integraziorako eredu bat hartu da: zehar-lerroen eredua. Gizartetik sortu dira gaur egun Zehar Lerroen atalean jasotzen den zenbait beharrizan eta sentikortasun. Ondorioz, gizarte horrekin lortu nahi dugun Heziketa-funtzioa, eskolarena barne, berraztertu egin nahi dugu, eta honen barruan inguruarekiko harremana ere bai.
Eredu hau, Ingurugiro Heziketaren printzipio, metodo eta helburuekin guztiz bat dator. Bizitza-kalitatea eta ingurunea hobetzea ez dira disziplina edo arlo baten landu beharreko gaiak; irakaskuntza-estiloan, bizitza-estiloan, baliabideen erabileran eta espazioen antolaketan oinarritutako ikas esperientziak baizik.

Eredu honek, halaber, beste-zehar lerroekin ados jartzera garamatza, eta elkarrekin gizarteko arazoak ulertzeko, pentsamendu orokor bat eraikitzera.

Heziketa globalaren perspektiba kontuan izanik eta helburuen eta bitartekoen koherentzia ahalbideratzeko asmoz, Ingurugiro Heziketaren garapenerako ekintzabideak hauek lirateke:
  • Edukin curricularrak birmoldatu, edukinen disziplinarteko trataera bultzatuz; inguruarekiko gizakiok dugun menpekotasuna azalduz; hurbileko errealitatearen eta urruneko inguruaren erlazioak agerian ipiniz eta ingurunearen aldeko ekintzak planteatuz.
  • Partaidetza eta gizarte-ekintzarako hezkuntza garatu, eskola gizartera zabaldu, inguruaren eta bizitza-kalitatearen hobekuntzan erakundeekin, taldeekin eta gizarte-mugimenduekin batera lana eginez.
  • Eskolako bizitza kolektiboa birmoldatu: kanpoko zein barruko espazioak birmoldatuz; baliabideen kontsumoa eta hondakinen ekoizpena murriztuz eta harreman pertsonalak eta irakaskuntza-metodoak hobetuz.