sábado, 2 de julio de 2011

Web 2.0

Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. 
 
Web 2.0 Internet bidez zerbitzuak eskaintzeko modu berria da, beraz. Zenbait teknologia batuz eta horien konbinazioei esker, sarea aplikazioen plataforma gisa erabiltzeko aukera ematen du eta horrek izugarrizko aukerak eskaintzen dizkio erabiltzaileari.
 
Web 2.0 aroan erabiltzaileak dauka protagonismo guztia. Horrela, ikusle eta kontsumitzaile izatetik, eduki eta zerbitzuen sortzaile izatera pasatu da. Modu aktiboan partehartzen duen erabiltzailea da.
 
Teknologia aurrerapenek eta abiadura azkarreko konexioek erabiltzaileei webguneetan ekintzak aurrera eramateko atea ireki diete. Ordura arte, Internet gutxi batzuen eskuetan zegoen, gutxi batzuek bakarrik baitzekiten web-orrialdeak egiten, eta erabiltzaileek ikusi bakarrik egin zezaketen. Azken urte hauetan, aldiz, joera aldatuz joan da: erabiltzailea kontsumitzaile izatetik ekoizle izatera pasatu da. Web 2.0rekin gauzak aldatu egin dira, eta asko gainera. Erabiltzailea Interneteko errege eta protagonista bihurtu izana da Web 2.0ren ezaugarririk garrantzitsuena.
 
Erabiltzaileak, orain, hainbat gauza egin ditzake; esaterako:
  • Wikipediako artikuluak idatzi
  • YouTubera bideoak igo
  • Flickr-en argazkiak etiketatu
  • Blog pertsonalak sortu
  • Norberaren bizipen eta interesak sare sozialetan partekatu
  • Gustuko orrialdeak aukeratu eta del.icio.usen eskaini
  • Musika eta sormen artistikoak sarean argitaratu eta erabilera-lizentziak ezarri edonork erabil ditzan
  • Online komunikabideetako albisteen iruzkinak eta aipamenak egin

No hay comentarios:

Publicar un comentario