sábado, 2 de julio de 2011

Blogen aplikazio didaktikoa


“JAKINTZA IKASTOLAKO ORDIZIA LEHEN HEZKUNTZA”

Web helbidea hauxe da: http://ordizia.blogsome.com/



Ordiziako Jakintza Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek egindako bloga da goiko linkan ikusgai duguna. Blog honetan beraien proiektuak, lanak, beraiek sortutako multimedia baliabideak, ikerketak… aurkezten eta erakusten dizkigute.

Irakasleen blogei dagokienez berriz hona hemen adibide batzuk:
“ZIBERESKOLA”

Web helbidea hauxe da: http://zibereskola.blogspot.com/



Blog honetan EAE Elkartean, hezkuntza mailan, IKTak duten egoerari buruzko iritziak ematen dituzte. 

“FQ-EXPERIMENTOS”

Web helbidea honako hauxe da: http://fq-experimentos.blogspot.com/


Materiale arruntekin ikasleek egin ditzaketen fisika eta kimikaren inguruko esperimentuak aurkezten dizkigun bloga da goiko linkan ikusgai duguna. Espertimentuak testu bidez azaltzen dira eta bideo bidezko demostrazioak ere ikusgai ditugu.

“LEIOAKO ZUHAITZAK”





Leioako San Bartolomé ikastetxeko seigarren mailako neska-mutilak egindako bloga da goiko linkan ikusgai duguna. Bere herrian aurki daitezkeen zuhaitzen inguruan egindako lan bat aurkezten digute.

“HOBERENAK”

Web helbidea hauxe da: http://gandasegi6c.blogspot.com/


Gandasegi 6C mailako ikasleak egindako bloga da goiko linkan ikusgai duguna. Blog honetan beraien proiektuak, eskolan gertatzen diren gauzak, bere arazoen berri... ematen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario